Ezkontza web-gonbidapena: Brisa diseinua

Brisa – Ezkontza webgunea

Kostaldeko udako arratsalde luzeetan inspiratutako web gonbidapena, ezkontza estilo alaia, frexkoa eta atsegina bilatzen duten bikoteentzat diseinatua.

Ze atal izango ditu web-gonbidapenak?

  1. Irudi nagusia bikotearen izenak eta ezkontza datarekin
  2. Bikotearen istorioa
  3. Eguneko egitaraua ordutegi eta kokapenen linkekin
  4. Dresscode, ezkontza opari, autobus edo xehetasun berezien informazioa
  5. Baieztapen formularioa galdera gakoekin
  6. Itxiera irudia

Zuen gonbidatuak munduan zehar banatuta daude? Ezkontza webgunea hainbat hizkuntzetan egin dezakegu guztiek uler dezaten.

Zein izango dira zuen ezkontza webgunea sortzeko pausuak?

/ 01 /

Diseinua

Lehenik, gehien identifikatzen zaituzten diseinua aukeratu, entrega data zehaztu eta ordainketa egingo duzue. Zuen egun handiari buruzko galdetegia betetzeko ere eskatuko dizuet.

/ 02 /

Pertsonalizazioa

Zuen testu eta datuekin aukeratu duzuen web gonbita pertsonalizatuko dut. Aldi berean, baieztapen formularioa zuen emailera lotuko dut eta dena ondo dabilela egiaztatuko dugu.

/ 03 /

Ospatzera!

Esteka gonbidatuei bidali eta baieztapenak emailez jasoko dituzue. Gainera, automatikoki excel batean gordeko dira, informazio guztia leku berean argi eta ordenatuta edukitzeko.

Bi asteetan web-gonbidapena prest izango duzue

Prozesu erraz, arin eta zoriontsua posible da : )

Ezkontza web-gonbidapena: Brisa diseinua

Ohiko galdera batzuen erantzunak:

Nola bidaltzen dira ezkontza web gonbidapenak?

Web-gonbitak entregatzeko esperientzia zuk nahi duzun bezain berezia izan daiteke. Esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidal dezakezu Whatsappez, edo zure familia eta lagun maiteenekin bildu, ezkontza iragarri eta une horretan esteka bidali haien erreakzioak ikusteko.

Nolakoa izango da gonbitaren esteka?

Gonbidatuei bidaliko diezuen web gonbitaren estekak egitura hau izango du: www.gonbidapena.eus/izena-izena . Adibidez, zuen izenak Lara eta Joel badira, honelakoa izango da: www.gonbidapena.eus/lara-joel

Noiz bidali ohi dira web gonbidapenak?

Ohikoena ezkontza eguna baino 3-4 hilabete lehenago bidaltzea da, baina zuen gonbidatuak bizi diren distantziaren arabera egokitu dezakezue (kontutan izan urrun bizi badira, hegaldiak eta hotelak aldez aurretik erreserbatu beharko dituztela), baita zuen nahien araberakoa ere.

Ze aurrerapenarekin erreserbatu behar da zerbitzua?

Hoberena gonbitak lehenbailehen enkargatzea da, nahi duzuen entrega-data bermatzeko; izan ere, hilean gehienez 4 bikoterekin aritzen naiz lanean. Gutxieneko epea gonbitak eman nahi dituzuen eguna baino hilabete lehenago izango da, betiere agendan lekurik bada.

Ezkontza webgunea hizkuntza bat baino gehiagotan egin dezakegu?

Bai, noski. Horretarako, testuen itzulpenak bidali beharko dizkidazue. Hizkuntza bakoitzak bere link bereizia izango du. Gonbidapena aparteko hizkuntza bakoitzean sortzeak 100€-ko kostua izango du (zergak barne), eta oinarrizko prezioari gehituko zaio.

Web gonbidapena mugikorrean zein ordenagailuan ikusi ahal izango da?

Gonbidatuek mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan ireki ahal izango dute esteka. Ezkontza webguneak «responsive» dira, horrek esan nahi du tamaina guztietako pantailetara egokitzen direla. Interneteko konexioa besterik ez dute beharko.