Identifikazio-datuak
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako eskakizunarekin bat etorriz, erabiltzaile eta interesdun guztiei jakinarazten zaizkie www.gonbidapena.eus domeinuaren webgune eta sare sozialen erantzukizuna eta titulartasuna dagokion arduradunaren datuak:
- Nire izena: Aizpea Lasa Muxika (aurrerantzean, “arduraduna”)
- Izen komertziala: Gonbidapena.eus
- NAN: 72499178G
- Helbidea: Itsaso gunea 12, 20709 Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, España
- Harremanetarako emaila: info@gonbidapena.eus
- Webgunea: www.gonbidapena.eus (aurrerantzean, “ataria edo webgunea”)
- Instagram: @gonbidapena.eus
Zehaztapenak eta baldintzak
Erabilera eta aplikazioa
Termino eta baldintza hauek atari honen nahiz gonbidapena.eus domeinuak sortu eta espresuki eta zalantzarik gabe webgune honen parte direla adierazten duten beste sare sozial eta komunikabide batzuetarako aplikatzen dira.
Erabiltzaileak
Erabiltzailetzat hartuko da webgunean nabigatzen duen pertsona oro, webguneko edozein orri edo ataletara sartuz, nahikoa izanik webgune honetara sartzea edota hura erabiltzea, eta sarbide edota erabilera horretatik hemen adierazitako termino eta baldintzak onartzen ditu.
Erabiltzaileak webgunean eskainitako zerbitzuren bat kontratatu nahi badu, kontratazio-politikak ere aplikatuko dira, eta horiek nahitaez bete beharko dira.
Webgunearen erabilera
Webgunean dagoen informazio grafiko, testual, multimedia, argazki, irudi, bideo edo beste edozein formatutako artxibo digital, hemendik aurrera “edukiak” bezala ulertuta, atari honenak dira, eta egile-eskubideko legeek babesten dituzte, bai estatu mailan, bai nazioartean.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du webguneko edukian modu egokian erabiltzeko erantzukizuna, eta ezin ditu helburu hauetarako erabili:
- Jarduera bidegabeak, legez kontrakoak edo moralaren, ohitura onen, fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak egitea;
- Eduki edo propaganda arrazista, xenofobo, pornografiko edo terrorismoaren apologiari buruzkoa zabaltzea, giza eskubideen edo eskubide zibilen aurkako iruzkinak egitea;
- Gonbidapena.eus-ren pertsona fisikoari, intelektualari edo moralari edo haren hornitzaileei edo hirugarren pertsonei kalteak eragitea;
- Sarean birus informatikoak edo goian aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo hedatzea;
- Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara sartzen edota horiek erabiltzen saiatzea eta haien mezuak aldatzea edo manipulatzea.
Atari honek beretzat gordetzen du pertsonaren duintasunaren errespetua urratzen duten iruzkin guztiak kentzeko eskubidea: diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteriaren edo haurren aurkakoak, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak edo, bere ustez, argitaratzeko egokiak ez direnak. Nolanahi ere, atari honek ez da izango erabiltzaileek web guneko edozein iritzi tresnatan emandako iritzien erantzule.
Jabetza intelektuala eta Industriala
Webgunearen edukiak, besteak beste, argazkiak eta artikuluen testuak barne, formatua edozein izanik ere, webgune honen jabetzakoak dira, eta jabetza intelektualaren arloko nazioarteko legeek eta tratatuek babesten dituzte. Zentzu horretan, berariaz debekatuta dago merkataritza-erabilerarako edo erabilera publikorako, aldez aurretik oniritzia eman gabe, edukiak kopiatzea, erreproduzitzea, saltzea, transmititzea, banatzea, berrargitaratzea, aldatzea edo erakustea. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du atari honetan Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren eskubideak errespetatzeko. Erabiltzaile zaren aldetik, atariko elementuak bistaratu ditzakezu, baita inprimatu, kopiatu eta gorde ere, ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan, erabilera pertsonalerako eta pribaturako bakarrik.
Neurri teknologikoak
Atari honek webgunean beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu ditu, sor ditzaketen edozein motatako kalteak saihesteko, besteak beste: edukietan akatsak edo omisioak, webgunea eskuragarri ez izatea edo edukietan edo erabiltzaileen datuetan birusak edo programa maltzurrak edo kaltegarriak transmititzea, eta ez da erantzule egiten neurri horietako batek inoiz huts egiten badu hirugarren baten erabilera bidegabe edota abusuzko baten ondorioz.
Erabiltzaileak uneoro uko egin beharko dio webgunean instalatuta dagoen edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatzeari, aldatzeari, saihesteari edo manipulatzeari.
Aldaketak
Atari honek beretzat gordetzen du webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta webgunearen bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo kokatzeko modua eta haien diseinua eta egitura ere.
Loturak
Atari honek ez du inolako kontrolik webgunean egon daitezkeen kanporako esteka edota edukien gainean, eta, beraz, ez du horien gaineko erantzukizunik, eta ez du bermatzen bertan dagoen edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna edo baliozkotasuna. Kanpoko esteka horiek ez dira ulertuko lotuta dauden web-domeinuaren titularrarekin edo arduradunarekin izan daitezkeen elkartze, bat-egite, lankidetza edo parte-hartze gisa.
Esklusio-eskubidea
Atari honek beretzat gordetzen du baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunerako edota eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea, aurrez abisatu beharrik gabe, bere kabuz edo hirugarren batek eskatuta.
Emaitzen bermea
Atari honek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek webgunetik jasotzen duten informazioaren aplikazioan edo Gonbidapena.eus-ek eskaintzen dituen zerbitzuetan izan duten arrakasta edo porrotaren erantzukizunik. Erabiltzailea izango da erantzule bakarra atari honek emandako materialarekin ikasitakoa aplikatzeagatik.
Ematen diren edukiak modu informatiboan ematen dira, eta atari honek ez du inola ere ordeztu nahi erabiltzaileak, bezeroak edo parte-hartzaileak gai jakin batean eskatzen duen aholkularitza profesional pertsonalizaturen bat, eta ez du bere gain hartuko emandako informazioa modu egokian edo ez erabiltzeagatik sor daitezkeen arazoengatiko erantzukizunik, ez eta webgunearen barruan edo doan azaltzen ez den edukiak eragin ditzakeen osasun-arazoak, arazo ideologikoak, ekonomikoak edo bestelakoak kontuan ez hartzeagatik sor daitezkeenengatiko erantzukizunik ere.
Auzien ebazpena
Erabiltzaileak edo bezeroak zure e-postara idatzi ahal izango du webgunearekin edo emandako zerbitzuarekin izan dezakeen edozein arazo konpontzeko.
Auziak linean ebazteko Europako plataforma ere erabil dezakezu hemen: ec.europa.eu/consumers/odr
Baldintza hauen edizioa eta iraupena
Atari honek edozein unetan alda ditzake hemen azaltzen diren zehaztapenak eta baldintzak, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta indarrean egongo dira behar bezala argitaratuta dauden bitartean.
Ekintza legalak
Atari honek, edozein momentutan, izaera zibil edo penaleko ekintza legalak burutu ditzake, webgunean azaltzen den edukiaren erabilera desegokia egiten duen edozein pertsonaren aurka, edota baldintza hauek ez betetzeagatik. Espainiako legedia aplikatuko da une oro, eta gatazkaren bat izanez gero, aldeak Gipuzkoako jurisdikzioaren mende jarriko dira, webgunearen titularraren helbidea izateagatik, salbu eta foru bereziren bat lege edo hitzarmen partikularren batek zehazten badu.
