Gure bideak egun eguzkitsu batean gurutzatu zirenetik, esperientzia eta abentura asko partekatu ditugu. Orain, lehen eguneko tximeletak sentiarazten dizkigun bidaia berri bati ekingo diogu. Maleta irribarrez eta ondo pasatzeko gogoz bete, gure maitasuna ospatzeko unea iritsi da eta! Egun berezi honetan, zurekin topa egin nahi dugu, bizitako uneengatik eta etorriko den guztiagatik.
Ezkontza egunerako nola jantzita joatea gomendatzen duzue?
Norberak nahi duen bezala, ez dago “dress-code” zehazturik.
Autobus zerbitzurik egongo da?
Bai, noski. Zerbitzu hau zenbat pertsonek erabiliko duten kalkulatzeko, eskertuko genizuke behean aurkituko duzun baieztapen formularioan adieraztea. Autoz etorri nahi baduzu, jatetxean aparkatzeko gunea ere badago.
Suziri edo bengalarik erabili dezakegu ospakizun egunean?
Ez, jatetxeak eskatuta debekatuta dago suziri, bengala edo antzekorik erabiltzea, segurtasun neurriak direla eta. Nahi baduzu, petaloak, hostoak edo konfeti biodegradagarria erabil dezakezu festa girotzeko.
Bikoteari ezkontza-opari bat egin nahiko banio, ze aukera ditut?
Hain egun berezian, gure oparirik onena zuek bertan egotea izango da. Hala ere, ekarpen bat egin nahi baduzu, hona hemen gure kontu-zenbakia: XXXX XXXX XXXX XXXX XXXX
Bazatoz?
Zu etortzeak zoriontsu egingo gaitu!
Bidali zure erantzuna formulario bidez maiatzaren 24a baino lehen. Eskerrik asko : )