gonbidapena.eus
  • Webs de boda
  • Excel gratuito
  • Contacto

Gozoki – Ezkontza webgunea

Esentzia dibertigarria · Minimalismo koloretsua · Energia baikorra

Jolas parkeetako noria koloretsuetan, azukre-hodeietan eta irri amaigabeetan inspiratutako web-gonbidapen hau, ezkontza alaia, hurbila eta atsegina ospatu nahi duten bikoteentzat sortu da. Kolore eta forma hauek maitasuna ospatzearen poza transmititzen dute.

Albiste handitik plangintzaren xehetasunetara, gonbidatuei kontatu nahi diezuen guztia biltzen du leku bakarrean. Gainera, baieztapen formulario aurreratuari esker, ezkontza antolatzea erraz eta arinagoa izango da zuentzat.

Ikusi Gozoki diseinuaren demoa ›
Ezkontza gonbidapen hau nahi dugu ›

Itxi begiak une batez, eta ekarri gogora pausoa ematea erabaki zenuten momentu hura:

Emozioaren eta urduritasunaren arteko nahasketa, ziurtasunaren ukitua, eta mundu guztiari kontatzeko gogoa. A ze zirrara!

Orain, bide honen beste atal zoragarri bat hasiko duzue: ezkontza antolatuz gozatzea, xehetasun bakoitzak zuetaz hitz egiten duela sentituz.

Eta gonbidapena bidaltzen duzuenean, are errealago sentituko duzue:
“Orain bai. Hasi da.”

Ezkontza baten prestaketak horrela bizitzea merezi baitu: hunkigarria, benetakoa eta (mesedez) estresik gabea. Horretan laguntzeko sortu da, hain zuzen ere, Gozoki ezkontza-webgunea.

murgildu Gozoki web-gonbidapenean ›
Gozoki ezkontza web-gonbidapen digitalaren atalak: azala, istorioa, plangintza, argibideak, baieztapen-formularioa, itxiera.

Ezkontza-webgune honek, polita izateaz gain, zuentzat lan ere egiten du.

Gehien maite dituzuenekin esteka bat partekatuz, hau guztia lortuko duzue:

  • Albiste handia emozioz kontatu.
  • Informazio erabilgarri guztia eman, mila zalantza argitu beharrik gabe.
  • Baieztapenak eta datu osagarriak jaso, inoren atzetik ibili beharrik gabe.
  • Dena automatikoki Excel batean gordeta eduki, zuek hitzik idatzi gabe.
  • Jatetxeari, autobus zerbitzuari eta beste hornitzaileei behar dituzten datuak modu ordenatu eta errazean bidali, Excel automatikoari esker.
  • Eta batez ere… prozesua ilusioz eta lasaitasunez bizi.

Ezagutu esperientzia barrutik:

Horrela ikusiko dute gonbidatuek zuen ezkontzako webgunea. Nabigatu, arakatu eta egiaztatu zein erraza den ezkontzaren zirrara sentitzea, xehetasun guztiak aurkitzea eta asistentzia klik bakarrean baieztatzea:

Ikusi Gozoki ezkontza-webgunearen demoa ›

Esan dezagun argi:

Gonbidapen batek jakinarazi egiten du.

Whatsapp talde batek informatu egiten du.

Ezkontza-webgune batek gidatu, konektatu eta antolatu egiten du.

Bidaltzen dutenentzat, ez da soilik gonbidatzea…

informazio guztia edertasunez partekatzea eta ospakizuna lasaitasunez prestatzea baizik.

Jasotzen dutenentzat, ez da soilik berria jakitea…

xehetasun guztiak ezagutuz irribarre batekin egun handia irudikatzen hastea baizik.

Ezkontza-webgune hau nahi dugu ›
"Gozoki" gonbidapen digitalean ezkontza eguneko plangintza
Aizpea Lasa Muxika, web-gonbidapenaren diseinatzailea
Ezkontza web-gonbidapena: Hodeia diseinua

Artisautza digitala + Erabilera funtzionala

Kaixo, Aizpea naiz, ezkontza webgune honen atzean dagoen diseinatzailea.

Hamar urtez marka eta web orriak diseinatu ondoren, nire ezkontzarako gonbidapen eder bezain lagungarria sortu nahi izan nuen: ezkontza webgunea. Erabaki honek ospakizunaren antolaketa eta kudeaketa zenbat erraztu zigun ikusita, tresna hau beste bikoteei eskaintzea erabaki nuen.

Web-gonbidapena etorriko den ezkontzaren lehen printza da. Horregatik, artisautza digitalaren begirada arretatsuarekin lan egiten dut.

Lehenik, transmititu nahi dudan istorioan murgiltzen naiz: liburu bat, pelikula bat, ingurukoen bizipenak… maitasun istorio bat da gonbidapen bakoitzaren abiapuntua. Ondoren, sentsazio horiek lerro, kolore eta konposizio bilakatzen ditut, xehetasun bakoitza zainduz.

“Gozoki” ezkontza-webguneak, esaterako, momentu jostalariz eta irribarrez betetako uneak biltzen ditu. Zuen oroitzapen berezienek algara soinua badute eta estetika praktikotasunaren eskutik joatea nahi baduzue, hau da zuen gonbidapena.

web-gonbidapen hau nahi dugu ›

· Bezero zoriontsuen hitz politak ·

“Gure ezkontza-gonbidapenak euskaraz sortu nahi genituen. Horrez gain, ez genuen denbora gehiegi pasa nahi bidalketekin eta gonbidatuen zerrenda automatikoki betetzea nahi genuela argi geneukan. Hori guztia kontuan hartuta, Gonbidapena.eus aukeratu genuen, eta asmatu dugu. Prozesua eraginkorra izan da eta emaitza asko gustatu zaigu. Edozein bikoteri gomendatuko genioke.”

Ane & Iñaki

“Diseinua gustatu zitzaigulako erabaki genuen gure ezkontza webgunea Aizpearekin sortzea. Prozesu osoa zoragarria izan da eta oso pozik gaude erabakiarekin, gure gonbidatuei ere asko gustatu zaie. Formularioari esker, ekitaldia antolatzea askoz errazagoa izan da: parte-hartzaileen kopurua, alergiak, autobusak… dena kontrolpean. Gozada bat izan da zurekin lan egitea, Aizpea, eskerrik asko!”

Jon & Ane

“Nire helburua emaitza profesional bat lortzea zen eta horretarako esperientzia zuen diseinatzaile baten laguntza behar nuela sentitzen nuen. Aizpearen webgunearekin topo egin nuenean, argi izan nuen berarekin lan egin nahi nuela. Asko gustatu zait egutegia hasieran ematea, fase guztiak ezagutzeko. Esperientzia oso positiboa izan da eta egindako lana asko gustatzen zait. Mila esker guztiagatik!”

Kizkitza

Zuek ere ezkontzaren prestaketa
pozez eta ziurtasunez bizi nahi duzue?

erreserbatu orain zuen Entrega data ›
Ezkontza webguneak / Gonbidapen digitalak
Gozoki ezkontza web-gonbidapen digitalaren atalak: azala, istorioa, plangintza, argibideak, baieztapen-formularioa, itxiera.

Zein atal izango ditu zuen ezkontza-webguneak?

  • Azala, zuen izenekin eta egun handiaren datarekin.
  • Zuen istorioa, zuen modura kontatua.
  • Eguneko plangintza, ordutegiekin eta kokapenetarako estekekin.
  • Argibide erabilgarriak (dress code, autobusak, opariak… behar duzuena).
  • Baieztapen-formularioa, galdera gakoekin (alergiak, garraioa, behar bereziak…).
  • Erantzunak automatikoki zuen emailean eta Excel batean gordeta.
  • Itxiera, zuen zigiluarekin.
  • Guzti hau, orrialde honetan ikusten duzuen web-diseinuarekin.

Alde teknikoa esku onetan uztearen lasaitasuna:

Ezkontza webgune profesional hau eskuratzeko ez duzue diseinua, maketazioa edo programazioa jakin beharrik. Ezta gonbidatuei erantzunak eskatuz energia agortu beharrik ere.

Neu arduratuko naiz zeregin hauetaz zuek ezkontzaren prestaketez gozatzen duzuen bitartean:

  • Zuen testu guztiak txertatuko ditut web-gonbidapenean.
  • Baieztapen formularioa zuen emailera konektatuko dut.
  • Erantzunen bilketa Excel dokumentuarekin lotuko dut.
  • Gertuko hartu-emana izango dugu emailez prozesu osoan zehar.
  • 2 berrikuspen saio egingo ditugu dena ondo dagoela egiaztatzeko.
  • 2 astetan bidaltzeko prest izango duzue zuen ezkontza webgunea.
Hauxe da behar duguna ›

Eta zer ez dago barne?

  • Ez dut web-gonbidapenaren egitura edo jatorrizko diseinuan aldaketarik egingo.
    Atal bakoitza hunkitzeko eta antolaketa errazteko pentsatuta dago; beraz, koloreak, tipografiak eta konposizioa bere horretan mantenduko dira.
  • Ez dut testuen zuzenketa edo itzulpenik egingo.
    Emaitzak zuen benetako ahotsa islatzeko, web-gonbidapenean agertuko diren testu guztiak prest eta berrikusita bidali beharko dizkidazue.
  • Ez dut paperezko gonbidapenik edo inprentarako artxiborik prestatuko.
    Gonbidapen hauek web formatua dute, hau da, gonbidatuak esteka baten bidez sartuko dira zuen ezkontza webgunera. Bertan topatuko dituzte egun handiko xehetasun guztiak eta asistentzia baieztatzeko formularioa.
  • Irudietan agertzen den mugikorra ere ez dago barne.
    Nahiz eta argazkietarako oso ondo posatzen duen ; )

Prozesua

Zein izango dira zuen ezkontza webgunea sortzeko pausuak?

/ 01 /

Diseinua aukeratu

Lehenik, gehien identifikatzen zaituzten diseinua hautatu, entrega data zehaztu eta ordainketa egingo duzue. Jarraian, zuen egun handiari buruzko galdetegia beteko duzue, xehetasun guztiekin.

/ 02 /

Konfigurazioa

Zuen testu eta datuak aukeratu duzuen web-gonbitean txeratuko ditut. Aldi berean, baieztapen formularioa zuen emailera eta excelera lotuko dut eta dena ondo dabilela egiaztatuko dugu.

/ 03 /

Ospatzera!

Esteka gonbidatuei bidali eta baieztapenak emailez jasoko dituzue. Gainera, automatikoki zuen excelean gordeko dira, informazio guztia leku berean argi eta ordenatuta edukitzeko.

Bi asteetan web-gonbidapena bidaltzeko prest izango duzue

Prozesu erraz, arin eta zoriontsua posible da : )

Has gaitezen ezkontza webgunea prestatzen ›

Eta gonbidapena
eskura ematearen magia?

Ez da desagertzen: eraldatu egiten da.

Web-gonbidapena brindis batean sorpresaz partekatu dezakezue, whatsappez mezu hunkigarri batekin batera bidali, berria kontatu eta jarraian erakutsi…

Azken finean, magia ez dago paperean, zuek sortuko duzuen
une berezi horretan baizik. Gora kopak!

Denbora eta lasaitasuna
itzuliko dizuen inbertsioa

Gozoki · Hizkuntza bat

Ezkontza webgunea euskaraz

Gonbidatuak hunkitu eta zuei ezkontza
argitasunez antolatzen lagunduko dizuen web-
gonbidapena. Honakoa eskuratuko duzue:

Ezkontza webgunea
Gozoki diseinuarekin.

Zuen testuak diseinuan txertatuta.

Formularioa zuen emailera konektatuta.

Erantzunak automatikoki Excel batean gordeta.

2 berrikuspen eta aldaketa saio.

Email bidezko jarraipena prozesu osoan zehar.

Prest zuen testuak jaso eta 2 asteko epean.

390€

Gozoki · Bi hizkuntza

Ezkontza webgune elebiduna

Zuen gonbidatuak munduan zehar banatuta daude?
Ezkontza webgunea bi hizkuntzatan egingo dugu guztiek
uler dezaten. Honakoa eskuratuko duzue:

2 ezkontza webgune Gozoki diseinuarekin,
hizkuntza bakoitzarentzat esteka propioarekin.

Zuen testuak bi hizkuntzetan diseinuan txertatuta.

Formularioak zuen emailera konektatuta.

Erantzunak automatikoki Excel batean gordeta.

3 berrikuspen eta aldaketa saio.

Email bidezko jarraipena prozesu osoan zehar.

Prest zuen testuak jaso eta 3 asteko epean.

490€

With love: L&M

Ohiko galdera batzuen erantzunak:

Nola bidaltzen dira ezkontza web-gonbidapenak?

Web-gonbitak entregatzeko esperientzia zuk nahi duzun bezain berezia izan daiteke. Esteka mezu pertsonalizatu polit batekin batera bidal dezakezu Whatsappez, edo zure familia eta lagun maiteenekin bildu, ezkontza iragarri eta une horretan esteka bidali haien erreakzioak ikusteko.

Nolakoa izango da ezkontza webgunearen esteka?

Gonbidatuei bidaliko diezuen web gonbitaren estekak egitura hau izango du: www.gonbidapena.eus/izena-izena . Adibidez, zuen izenak Lara eta Joel badira, honelakoa izango da: www.gonbidapena.eus/lara-joel

Noiz bidali ohi dira web-gonbidapenak?

Ohikoena ezkontza eguna baino 3-4 hilabete lehenago bidaltzea da, baina zuen gonbidatuak bizi diren distantziaren arabera egokitu dezakezue (kontutan izan urrun bizi badira, hegaldiak eta hotelak aldez aurretik erreserbatu beharko dituztela), baita zuen nahien arabera ere.

Ze aurrerapenarekin erreserbatu behar da zerbitzua?

Hoberena gonbitak lehenbailehen enkargatzea da, nahi duzuen entrega-data bermatzeko; izan ere, hilean gehienez 4 bikoterekin aritzen naiz lanean. Gutxieneko epea gonbitak eman nahi dituzuen eguna baino hilabete lehenago izango da, betiere agendan lekurik bada. Hemen erreserbatu dezakezue zuen ezkontza webgunea >

Ezkontza webgunea hizkuntza bat baino gehiagotan egin dezakegu?

Bai, noski. Horretarako, testuen itzulpenak bidali beharko dizkidazue. Hizkuntza bakoitzak bere link bereizia izango du. Gonbidapena aparteko hizkuntza bakoitzean sortzeak 100€-ko kostua izango du (zergak barne), eta oinarrizko prezioari gehituko zaio. Hemen erreserbatu dezakezue zuen ezkontza webgune elebiduna >

Web gonbidapena mugikorrean zein ordenagailuan ikusi ahal izango da?

Gonbidatuek mugikorrean, tabletan eta ordenagailuan ireki ahal izango dute esteka. Ezkontza webguneak «responsive» dira, horrek esan nahi du tamaina guztietako pantailetara egokitzen direla. Interneteko konexioa besterik ez dute beharko.

Hemen agertzen ez den beste zalantza bat dut, zer egin dezaket?

Nirekin harremanetan jar zaitezke info@gonbidapena.eus helbidera idatziz edo kontaktu formularioa betez, gustura argituko ditut zure zalantzak.

Erabaki ederrena (eta praktikoena).

Ez da “gonbidapen digital bat gehiago”.
Ezkontza webgune batek askoz gehiago eskaintzen dizue:

  • Identifikatzen zaituzten diseinu zaindua.
  • Orduak aurrezten dizkizuen tresna digitala.
  • Gonbidatuei xehetasun guztiak azaltzeko espazio zabala.
  • Paperaren emozioa, baina konplikaziorik gabe.
  • “Horrela ezkontza prestatzea plazer bat da” sentsazioa.

Ezkontza polit bat ospatzea atsegina da.
Ezkontza polit bat estresik gabe ospatzea zoragarria da.

Prozesuaz gozatzeko prest?

Hau da bila genbiltzan gonbidapena ›

Hilean 4 plaza soilik

Erreserbatu orain zuen entrega data

Web gonbidapen bakoitza denboraz, mimoz eta lankidetzaz sortzen da. Hori dela eta, hilean 4 bikoterekin bakarrik egiten dut lan, une berezi honetan merezi duzuen arreta eskaini ahal izateko. Zuen diseinu ideala aurkitu baduzue, hauxe da buruan duzuen entrega data erreserbatzeko momenturik onena.

Invitación web Gozoki

Hizkuntza bat

Gonbidatuak hunkitu eta ospakizuna argitasunez
antolatzen lagunduko dizuen ezkontza webgunea.
Honakoa eskuratuko duzue:

Ezkontza webgunea
Gozoki diseinuarekin.

Zuen testuak diseinuan txertatuta.

Formularioa zuen emailera konektatuta.

Erantzunak automatikoki Excel batean gordeta.

2 berrikuspen eta aldaketa saio.

Email bidezko jarraipena prozesu osoan zehar.

Prest zuen testuak jaso eta 2 asteko epean.

390€

Invitación web Gozoki

Bi hizkuntza

Zuen gonbidatuak munduan zehar banatuta daude?
Ezkontza webgunea bi hizkuntzatan egingo dugu guztiek
uler dezaten. Honakoa eskuratuko duzue:

2 ezkontza webgune Gozoki diseinuarekin,
hizkuntza bakoitzarentzat esteka propioarekin.

Zuen testuak bi hizkuntzetan diseinuan txertatuta.

Formularioak zuen emailera konektatuta.

Erantzunak automatikoki Excel batean gordeta.

3 berrikuspen eta aldaketa saio.

Email bidezko jarraipena prozesu osoan zehar.

Prest zuen testuak jaso eta 3 asteko epean.

490€

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Política de privacidad
  • Contacto

Avisos